Izarren Distirako artista gazteek bideoklipa grabatu dute

Anboto 2011ko urr. 21a, 08:38

Zaldibar, Berriz eta Elorrioko bederatzi gaztek parte hartu dute grabazioan

Zaldibar, Berriz eta Elorrioko bederatzi gaztek parte hartu dute grabazioan.

 

Gazteen sormena bultzatzea helburu duen Izarren Distira ekimenak bideoklipa grabatzeko aukera eskaini du aurten. Joan zen domekan Zaldibar, Berriz eta Elorrioko bederatzi gaztek Revolta Permanent rap taldearen Kantuka singlearen bideokliparen grabazioan extra moduan parte hartu zuten. Grabazioak Bizkaiko lau eskualdetako gazteekin egin dituztela jakitera eman du Topaguneak. Beraz, laster ikusiko ditugu Durangalde osoko talentu gazteak ikus-entzunezkoan parte hartzen.

 

Erakustaldia

Aste honetan catingak egiten jardun dute Durangaldean. Hautaketa proba epaimahai profesional batek burutu du, gazteei aholkuak eman eta euren ikuskizunak hobetzen laguntzeko.

 

Urriaren 29an erakustaldia antolatuko dute San Agustin kulturgunean, 19:00etan. Gazte sortzaileak taula gainera igo eta euren talentua ezagutzera emango dute. Aurtengo berrikuntzarik nabarmenena ikus-entzunezko formatuko ikuskizunak aurkeztu daitezkeela izan da. Beraz, gazteek bideoklipak, film laburrak zein bestelako bideoak aurkezteko aukera izango dute. Hainbat sari aurreikusi dituzte antolatzaileek, bideokamerak, argazki kamerak eta MP5ak. Izarrendistira.com webgunean informazio gehiago jasotzeko aukera dago, eta baita Tuenti erabilita ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!