'Izarren Distira'-koak bideoklip bateko extra

Anboto 2011ko urr. 12a, 08:41

Zaldibarren grabatuko dute bideoklipa domekan, urriaren 16an, 19:00etan Aldatza kalean. Casting-ak, berriz,Durangon, Elorrion eta Berrizen egingo dituzte. Gala San Agustin kulturgunean izango da, urriaren 29an

 Zaldibarren grabatuko dute bideoklipa domekan, urriaren 16an, 19:00etan Aldatza kalean. Casting-ak, berriz,Durangon, Elorrion eta Berrizen egingo dituzte. Gala San Agustin kulturgunean izango da, urriaren 29an. 

 

Gazteen sormena bultzatzea da Izarren Distira lehiaketaren bigarren edizioaren helburua. Gazte sortzaile bila jardungo dute urriaren 17an Durangon, urriaren 18an Elorrion eta urriaren 19an Berrizen egingo dituzten castingetan. Hautaketa proba epaimahai profesional batek burutuko du gazteei aholkuak eman eta euren ikuskizuna hobetzen laguntzeko.

 

Gala erakustaldia Durangoko San Agustin kulturgunean antolatuko dute urriaren 29an. Aurtengo berrikuntza nabariena ikus-entzunezko ikuskizunak aurkeztu daitezkeela da. Beraz, gazteek bideoklipak, film luzeak zein bestelako bideoak aurkeztu ditzakete lehiaketara.

\"\"

 

Revolta Permanent

Gainera, Durangaldeko gazteek Revolta Permanent rap taldearen Kantuka singlearen bideoklipa egiteko grabazioan extra moduan parte hartzeko aukera ere izango dute. Zaldibarren grabatuko dute bideoklipa domekan, urriaren 16an, 19:00etan Aldatza kalean. Erakustaldira doazen ikusleak, berriz, taldearen kontzertura doan joango dira.

 

“Euskara onari” sari nagusia irabazten dutenek bideokamera bana eramango dute etxera; “ikuskizun onena” aurkezten dutenek argazki kamera bana eta hirugarren saria jasotzen dutenek MP5 bana jasoko dute.

 

Izarren Distirak sarean ere badu bere oihartzuna. Izarrendistira.com gunean informazio guztia jarri dute eskuragarri. Tuenti erabiliz ere lotu daiteke ekimenagaz, eta izena eman ere bai. 

\"\"\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!