Durangarrek aurrera egin dute kanporaketan, eta Abadiño eta Iurretak ezin izan dute helburu bera lortu.
Durangarrek aurrera egin dute kanporaketan, eta Abadiño eta Iurretak ezin izan dute helburu bera lortu.
Durangoko taldea da Bizkaiko Herriarteko txapelketan Durangaldeko ordezkari bakarra. Santurtziri 1-2 irabazi ostean, hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu dute durangarrek. 15-22, 22-6 eta 9-22 izan ziren hiru mailetako emaitzak. Zeanuri izango dute hurrengo arerio.
Abadiñok Barakaldo izan du aurkari, eta 2-1 galdu du asteburuan kanpoan. 22-18, 22-1 eta 8-22 izan ziren azken emaitzak.
Iurretaren kasuan, Bermeora joan ziren eta 2-1 galdu zuten hauek ere. 6-22, 22-6 eta 22-11 emaitzak erakutsi zituen markagailuak.