Abadiño eta Iurreta aurrera, Atxondo eta Berriz etxera

Anboto 2010ko api. 26a, 12:46

Bizkaiko Herriarteko Txapelketako bigarren kanporaketa amaitu da, asteburu honetan jokatutako itzuliko partiduekin. Eskualdeko bi taldek lortu dute aurrera egitea.

Bizkaiko Herriarteko Txapelketako bigarren kanporaketa amaitu da, asteburu honetan jokatutako itzuliko partiduekin. Eskualdeko bi taldek lortu dute aurrera egitea. Albiste onak Abadiño eta Iurretatik etorri dira. Abadiñok Gallarta menderatu zuen 3-0eko emaitzagaz. Nagusitasunez irabazi dute abadiñarrek, beraz. Kadete, jubenil eta nagusien mailatan, 22-0, 22-12 eta 22-8 izan ziren emaitzak, hurrenez hurren. Iurretak Lekeitio kaleratu zuen, 2-1 irabaziz. 22-7, 22-13 eta 9-22 izan ziren emaitzak. Dena ez da, baina, pozgarria izan Herriartekoan. Atxondok bi partidu irabazi zizkion Lemoari asteburu honetan, baina joanekoan emaitza txarra jaso ostean, datuak batuta kalean geratu dira. emaitzak, honetxek: 22-11, 0-22 eta 22-17. Berrizen kasuan, Bilbo izan zen borrero. Bi partidu hiriburukoentzat izan ziren; bakarra berriztarrentzat. 22-16, 22-0 eta 19-22 izan ziren markagailuak amaieran erakutsi zituen emaitzak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!