Erabaki dira Bizkaiko eskupilotako herriarteko XL. txapelketako finalaurrekoak. Alde batetik, Zornotzak eta Zaratamok jokatuko dute kanporaketa bihar arratsaldeko zazpietan, Zornotzan. Bigarren kanporaketa, aldiz, Markinaren eta Galdakaoren artean jokatuko da, Markinan, iluntzeko zortzietan.
Erabaki dira Bizkaiko eskupilotako herriarteko XL. txapelketako finalaurrekoak. Alde batetik, Zornotzak eta Zaratamok jokatuko dute kanporaketa bihar arratsaldeko zazpietan, Zornotzan. Bigarren kanporaketa, aldiz, Markinaren eta Galdakaoren artean jokatuko da, Markinan, iluntzeko zortzietan.
Lehen kanporaketan, Zornotzak eta Berrizek eskualdeko derbia jokatu zuten. Eta, zornotzarrak 2 eta 1 nagusitu baziren ere, kanporaketako norgehiagokarik estuenean Berrizko jubenilak gailendu ziren, 22-21.
Berrizen aurkako partiden ondoren, Lekeitioko pilotarien kontra lehiatu ziren zornotzarrak, eta nagusitasunez egin zuten aurrera, kanporaketako hiru partiduak irabaziz; kadete mailan 22-6, jubeniletan 22-3 eta senior mailan 22 eta 11ko markagailuarekin.
Final laurdenetan, ostera, kadeteen mailako lehia estuan erabaki zen kanporaketa, Zornotzak 22-18 irabazi zion Usansolori. Gainontzeko bi partidetan, aldiz, jipoi bana ikusi ahal izan zuten pilotalekura gerturatutakoek, jubeniletan 22-3 nagusitu baitzen Zornotza, eta Senior mailan 22-5 gailendu baitzen Usansolo. Erremintazko partidak Erreminta arloan, palari dagokionez, Plentziak eta Armintzak neurtuko dituzte indarrak XXXIV. herriarteko txapelketako finalaurrekoan. Norgehiagoka Plentzian jokatuko da, bihar, arratsaldeko zazpietan.
Horrez gain, frontenisak ere izango du lekurik datorren asteburuan, larunbatean jokatuko baitira Bizkaiko txapelketako finalak Zornotzako pilotalekuan, 10:30etan hasita. Kadete mailan, Blazquezek eta Notariok Ferrerasen eta Denisen kontra jokatuko dute. Jubeniletan, Martin-Arrien bikoteak Rengel-Ruiz bikotearen kontra neurtuko ditu indarrak. Bigarren mailan, berriz, Pereda eta Txurruka Sobron eta Minguezen aurka lehiatuko dira. Eta azkenik, lehen mailan, Vivancok eta Beitiak Cabezasi eta Txurrukari irabazi beharko diete txapela jantzi gura baldin badute.