Abadiño, Iurreta eta Durangok beste kanporaketa bat jokatuko dute asteburu honetan.
Abadiño, Iurreta eta Durangok beste kanporaketa bat jokatuko dute asteburu honetan.
Eskuko modalitatean, Abadiñok Barakaldora joan beharko du joaneko partiduak jokatzera. Barikuan izango da hori, arratsaldeko 19:00etan. Barikuan eta ordu berean baita ere, Iurretak Bermeon izango du hitzordua. Durangok, ostera, Ortuellaren aurka neurtu beharko ditu indarrak zapatuan, goizeko 11:00etan. Durangarrek ere kanpoan jokatuko dute.
Bestalde, zestari dagokionez, Durangoko taldeak Getxoren aurka lehiatu beharko du gaur (maiatzak 6), iluntzeko 20:00etan. Getxon izango dira norgehiagokak.