“Gora borroka feminista” edo “Erasorik ez erantzunik gabe” bezalako leloak oihukatu dituzte mobilizazioetan. Herritarren artean eskualdeko ordezkari politikoak egon dira, baita Eusko Legebiltzarreko edota Bizkaiko Batzar Nagusiko ordezkariak ere.
27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzakatzo Berrizen haren bikotekidea hiltzen saiatzea leporatuta. Gaua Durangoko Ertzaintzaren komisaldegian igaro ostean, ,espetxeratu egin dute epailearen aginduz.
Emakumezkoa larri zauritua eraman zuten Gurutzetako ospitalera, helikopteroan.