Berrizen atxilotutako gizona espetxeratzea agindu du epaileak

Anboto 2021ko uzt. 27a, 18:09

Durangoko Ertzaintzaren komisaldegian gaua igaro ostean epailearen aurretik pasa da atzo Berrizen bikotekidea hiltzen saiatzeagatik atxilotu zuten 27 urteko gizonezkoa. Epaileak gaztea espetxeratzeko agindu du. 

Ertzaintzaren iturrien arabera, Basauriko espetxean sartu dute preso gizonezkoa. Bikotekidea hiltzen saiatzea leporatuta espetxeratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!