27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Berrizen, bikotekidea hiltzen saiatzea leporatuta

Anboto 2021ko uzt. 26a, 21:09
@ertzaintzaEJGV

Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute,helikopteroan, zauri larriekin. 

Gertakariak arratsaldeko 19:00ak inguru izan dira. Ertzaintzak abisua jaso ostean, bertaratutako agenteek emakume zauritua topatu dute Berrizko belodromoaren inguruetan.

27 urteko gizonezkoa ihes egiten saiatu da, bien ume jaioberriarekin batera. Ertzaintzaren arabera, inguruetan atxilotu dute beranduago, eta bertan topatu dute baita ere, labana bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!