Oharra osorik:
Berrizburu inguruan atzo arratsaldean gertatutako eraso matxista bortitzaren aurrean,
Berrizko Udalak, Bozeramaileen Batzordeak aho batez erabaki ondoren, honako hau
jakinarazi nahi du:
Irmotasunez gaitzesten dugula gure udalerriko emakume batek jasandako eraso
bortitza eta horren aurka gaudela. Horrez gain, biktimari eta haren inguruari gure
elkartasun osoa erakutsi nahi diogu lehenbailehen sendatu dadila desiratuz.
Azpimarratu gura dugu indarkeria matxistak giza eskubideak larritasunez hasten
dituela eta garrantzi handiko arazoa dela, indarkeria jasaten duten emakumeen
duintasunari eta osotasun fisikoari eta moralari eraso egiten diena.
Horregatik, Berrizko Udalak neurriak bultzatuko ditu honako hauetarako: udal-
erakundeek eta herritarrek oro har berehala eta irmotasunez erantzuna emateko
edozein eraso matxistari, biktimei lehentasunez arreta emateko emakumeei
indarkeriari aurre egiteko tresnak emateko, prebentzio-jarduketak garatzeko eta
erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna ez onartzeko. Berrizko Udalak konpromisoa
hartzen du beharrean jarraitzeko eta laguntza eskaintzeko, bere eskumenak betez,
indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko.
Gauzak horrela, Berrizko Udalak erasoaren aurka agertuko dela jakinarazten du, 15
minutuko kontzentrazio batean, uztailaren 27an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan
Urtiaga Plazan “Emakumeen kontrako indarkeriari ez! Aski da! Lemarekin.
Gainera Berrizko Udalak konpromisoa hartzen du mugimendu feministek antolatzen
dituzten gaitzespen ekintza ezberdinen alde agertzeko, eta ekintza horietan parte
hartzeko gonbidapena luzatzen dio herriari, hala nola, gure babesa behar izan
dezaketen beste gaitzespen ekimen batzuk jakinarazteko.