Gaur, Azeri Gorriak talde feministak egindako deiari erantzunez, hainbat lagun batu dira udaletxe aurrean. Berriztarrek erabateko gaitzespena azaldu dute mota guztietako biolentzia matxisten aurrean eta erasoa salatu duen emakumeari beraien elkartasuna adierazi diote.
Bestalde, barikuan 18:00etan Ganekoetxe tabernaren inguruan mural bat egingo dutela jakitera eman dute; eta herritarrei dei egin diete bertaratzeko.