Berrizko EAJko eta EH Bilduko zinegotziek erabateko gaitzespena azaldu dute mota guztietako biolentzia matxisten aurrean eta erasoa salatu duen emakumeari beraien elkartasuna adierazi diote. Horrez gain, Berrizko zinegotziak berehala dimisioa ematea exijitu du EH Bilduk.
Bestalde, erasoa salatzeko egingo diren manifestazioekin bat egiteko deia egin diete herritarrei EAJ eta EH Bilduko kideek.