Domeka gauean emakume bat erasotua izan zen Berrizen eta ustezko erasotzailea Francisco del Pino PSE-EEko zinegotzia izan zen. 22:00ak inguruan zinegotzi berriztarra atxilotu egin zuten eta gaur Bizkaiko PSE-EEk jakitera eman duenez, berriztarrak bere dimisioa aurkeztuko du.
Horrez gain, EAJ eta EH Bilduko kideek erabateko gaitzespena azaldu dute mota guztietako biolentzia matxisten aurrean eta erasoa salatu duen emakumeari beraien elkartasuna adierazi diote. Bestalde, Azeri Gorriak talde feministak kontzentrazioa deitu du, biharko. Elkarretaratzea 18:30ean izango da eta herritarrei bat egiteko deia egin diete.