Igande gauean emakume bat erasotua izan zen Berrizen eta ustezko erasotzailea Francisco del Pino PSE-EEko zinegotzia izan zen. 22:00ak inguruan zinegotzi berriztarra atxilotu egin zuten. "Zinegotziak bere errugabetasuna defendatu du. Baina, dimititzeko eskatu diogu eta baiezkoa eman digu", adierazi dute Bizkaiko PSE-EEko kideek. Hala ere, oraindik pausu hori eman duen ez dela ofiziala adierazi dute.
Horrez gain, Bizkaiko PSE-EEko kideek jakitera eman dute Francisco del Pino ez dela alderdiko afiliatu bat.