Zapatu arratsaldean 19 urteko gazte berriztarra lagunekin abiatu zen Gorbeia mendira. Arabako aldean autoak utzi, eta igoerari ekin zioten. Desagertua txarto sentitzen hasi zela azaldu du Ertzaintzak, eta buelta ematea erabaki zuela. Lagunak gora igo ziren, eta itzuleran, autoetara heltzean laguna falta zela konturatu ziren. Ertzaintzari abisua eman zioten, eta harrezkero, desagertuaren bila dabiltza.