Durangaldeko Kopa bueltan da: Mari eta Sugaar, bi kopa izango ditu aurten

Joseba Derteano mar 26 Durangaldea

Iazko estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, Durangaldeko zortzi mendi lasterketak biltzen dituen Durangaldeko Koparen bigarren aldia aurkeztu dute gaur arratsaldean Elorrioko udaletxean. ANBOTO aurten ere Kopako babeslea izango da eta gertu-gertuko jarraipena egingo die lasterketa guztiei.