Hotzari eta eguraldi eskasari aurre eginda, meritu handiko lana egin dute Sorginen Lasterketako korrikalari guztiek. Proba luzean Mikel Zabalegi ordiziarra nagusitu da gizonetan: 2:07:35. Imanol Goñi natxituarra sailkatu da bigarren (2:08:11) eta Irazu Aranburu mallabiarra hirugarren (2:08:52). Ander Jauregi durangarra laugarren helmugaratu da.
Emakumeetan erakustaldia eman dute eskualdeko korrikalariek. Ainara Arkarazo abadiñarrak sasoi betean dagoela erakutsi du. Orain asteburu bi Mañaritik Atxetara irabazi zuen eta gaur Sorginen Lasterketan nagusitu da: 2:35:49. Itsasne Urkiaga zornotzarra (2:37:32) eta Leire Uribe durangarra (2:38:429 sailkatu dira bigarren eta hirugarren. Garazi Sampedro atxondarra podiumaren atarian geratu da, laugarren.
Lehenengo hiru gizonak helmugan.