Atzo Anboto Kilometro Bertikala lehiatu zuten Arrazolan. Gaur Axpek hartu du lekukoa Sorginen Lasterketarekin. Hotza eta, oro har, atzo baino eguraldi eskasagoa aurkitu dute korrikalariek. Lasterketa laburra Aner Zuluaga igorrearrak irabazi du: 1:05:58. Bost segundora sartu da David Rua atxondarra (1:06:03). Markel Barrio agoiztarrak osatu du podiuma: 1:06:16.
Emakumeetan Malen Osa helmugaratu da lehenengo: 1:10:22. Oñatiarrarentzat asteburu borobila izan da atzo Anboto KBn nagusitu ostean. Erakustaldia eman eta alde handiarekin irabazi du. Alazne Lozano elgetarrak (1.28.56) eta Maria Baseta atxondarrak (1:29:47) osatu dute podiuma.