Julen Garmendia donostiarra nagusitu 43 kilometroko lasterketan. Bigarren postuan Aiert Agirre berriztarra sailkatu da, lasterketa eder bat egin ostean. Eta hirugarren postuan Aritz Imaz helmugaratu da.
Eta gaurkoan benetako erakustaldia eman duena Ainara Arkarazo abadiñarra izan da. Arkarazok handia egin du. Bosgarren izan da sailkapen nagusian, eta lehenengo emakumezkoetan. Bigarren sailkatua bere herrikide Oihana Azkorbebeitia izan da eta hirugarrena Combarieu Maud.