Atxondon manifestazioa egingo dute maiatzaren 24an AHTrik ez dutela nahi aldarrikatzeko

Anboto 2020ko mai. 17a, 19:02

Atxondoko herritarrak AHTaren aurkako mezuekin.

Segurtasun neurri guztiekin egingo duten ekimena izango dela iragarri dute Atxondoko AHTrik Ez plataformako kideek.

AHTa egiteko lanak aurrera doaz Atxondon. Orain astebete, esaterako, maisuen etxea eraitsi zuten lanen barruan. "Gure oroitzapenak batzen zituen etxe bat botatzen ari dira. Zertarako? Herri honetan nahi ez dugun munstro bat egiteko", salatu dute plataformako kideek. Horren aurrean manifestazio bat egitea erabaki dute: maiatzaren 24ko domekan, 12:30ean, hasiko da, Apatako plazan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!