[BIDEOA]: Atxondoko maisuen etxea eraisten hasi dira

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 12a, 17:07

Duela hamarkada bat baino gehiago AHTaren bidea egiteko Adifek hainbat lur desjabetuko zituela iragarri zuen, tartean Atxondoko maisuen etxea. Maisuen etxearen gainetik 1,6 kilometroko biaduktua egiteko proiektua dago.

Duela aste batzuetatik AHTren lanekin dabiltza Atxondon, eta gaur Maisuen etxea eraitsi dute. Etxe horrek urte luzez erabilera ezberdinak izan ditu: musika taldeen lokalak egon ziren bertan, Andasto Dantza Taldearen biltokia eta trikitixa eta pandero klaseak emateko gelak, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!