Astelehenean irekiko dute igerilekua, iraila amaitu arte

Anboto 2012ko eka. 28a, 09:34

Kontrol guztiek emaitza onak eman dituzte eta tabernako zein sorosle postuak adjudikatuta daude. Horiek horrela, uztailaren 2an irekiko dituzte igerilekuak.

Kontrol guztiek emaitza onak eman dituzte eta tabernako zein sorosle postuak adjudikatuta daude. Horiek horrela, uztailaren 2an irekiko dituzte igerilekuak.


Ezarritako data baino 15 egun beranduago irekiko dira Atxondoko igerilekuak, beharrezko konponketa eta inspekzio guztiak eginda. Uraren kalitatearen gaineko azterketaren emaitzak jakitea falta zen eta asteon esan diete azterketaren datuak balekoak direla. Beraz, astelehenean hasi eta irailaren 30era arte erabilgarri egongo dira igerilekuak: 11:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara.


Txartelak zabaltze egunetik aurrera egin daitezke igerilekuan bertan. Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak: familia liburua, titularraren NAN edo EHNAren fotokopia, argazki bi, izen-emate orria beteta eta BBK-ko ordain-agiria.


Prezioak honako hauek dira: familia txartelak  60 euro dira erroldatuentzat eta 100 euro herrian erroldatuta ez daudenentzat. Banakako txartelak (18 urtetik gorakoak) 33 euro dira erroldatuentzat eta 56 erroldatu gabeentzat. 18 urtetik beherakoentzako banakako txartelak, 22,5 eta 38 euro dira, hurrenez hurren.


BBK-n diru-sartzea egiteko kontua www.atxondo.net webgunean aurkitu daiteke,eskaera orriaren barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!