Egitura eraberritu, zuloak estali eta igerilekua urez bete egin dute erdiraino: “Egoerak itxura ona du”.
Igerilekuak duen isuria konpontzeko hainbat eraberritze lan egin dituzte brigadako langileek azken asteotan. Kanpoko egiturako lauza asko aldatu eta ur injektorean zegoen zulo bat estali dute, besteak beste. Lan horiek eginda, asteon, igerilekua urez erdiraino beteta utzi dute, eta Juanjo Nora alkateordearen esanetan, “ez du urik galdu”.
Baikor agertu da Nora: “Egoerak itxura ona du eta igerilekua irekitzeko asmoa dugu”. Datorren astean, legeak ezarritako beste proba batzuk egingo dituzte. Dena ondo badoa, igerilekua ekainaren 29rako irekitzen saiatuko lirateke.
Hitzarmena proposatuko dioete Elorriori
Bestalde, maiatzean gutun bat bidali zioten Elorrioko Udalari batzar bat eskatzeko. Herri bietako errekurtsoen optimizaziori buruz berba egin gura du Atxondoko Udalak. Esaterako, lankidetza hitzarmenik adostu daitekeen aztertu gura dute, Elorriok Atxondoko igerilekuen kudeaketa eta mantenuan lagundu dezan.