Isuria konpondu eta igerilekua zabaltzeko asmoa du udalak

Anboto 2012ko mai. 12a, 09:03

Ura nondik galtzen duen bilatzen ari da brigada; alkateordearen berbetan, arazoak \'benetan larria izan behar luke ez irekitzeko erabakia hartzeko\'

Ura nondik galtzen duen bilatzen ari da brigada; alkateordearen berbetan, arazoak “benetan larria izan behar luke ez irekitzeko erabakia hartzeko”.

 

Ekainaren 15ean igerilekua zabalik izatea da Atxondoko Udalaren asmoa. Baina, horretarako, lehenengo eta behin igerilekuak ura nondik galtzen duen jakin behar dute, ostean konpondu ahal izateko.

 

Egunotan azpiegitura eta hoditeria osoa aztertzen ari da udalaren brigada. Ur isuria aurkitzen dutenean  martxan ipiniko dute “ohiko prozedura”, Juanjo Nora alkateordearen esanetan, eta matxurak “benetan larria izan beharko luke ez zabaltzeko erabakia hartzeko”. Alkateordearen esanetan “posible da irekiera eguna atzeratu behar izatea, baina gure asmoa igerilekua ohiko epeetan zabaltzea da”.

 

Gogoratu duenez, igerilekua “egin zen egunetik bertatik” ari da ura galtzen: “Arazoa estrukturala eta jatorrizkoa da”.

 

Herrien arteko lankidetza

Gaur egun Atxondo moduko herri batek igerilekua izatea “luxu txiki” bat dela azaldu du Norak: “Baina Elorrion egin gura dutena zein beste herri askotan dagoena ere luxua dela uste dugu”. Bide horretatik, eskualdeko hainbat herriren  artean “lankidetza sistema bat” garatzeko ideia hausnartu beharko litzatekeela uste du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!