Bisita gidatua. Euskaraz. Bisita gidatua gazteleraz, 12:30etik 13:00era.
Hiru talde arituko dira Iurretan: Durangaldeko Lirio-loreak, Larrabetzuko Itallen eta Uribe Kostako Piratak.
Txondor herri kirol elkartearen jardunaldia.
Mañariko Jasokundeko Andra Mari elizak BBK Abesbatzen Kontzertuak ekimenaren barruko emanaldi bat hartuko du zapatuan, 20:00etan. Mañariko Kirikiño, Zornotzako Xuxurlariak eta Ermuko Pispillu abesbatzek parte hartuko dute.
Euskal kultura, tradizioa, musika, kirola eta bizikidetza uztartzen dituen egitarau zabala osatu dute, Paule Sanchez Kultura eta Euskara zinegotziak azaldu duenez.
Herrialde afrikarretako komunitateek egitarau oparoa prestatu dute bizikidetzaz eta kultur aniztasunaz sentsibilizatzeko. Lehendabiziko ekintzak ekainaren 4an egingo dituzte, Zugazan, zinema saioekin eta pelikula horietako zuzendarien esku hartzearekin. Ekainaren 5ean eta 6an, musika eta gastronomia izango dira nagusi.
Bariku honetan, jaiak hasiko dituzte Elgezabalko San Antonio auzoan (Zornotza). Auzotarrek askotariko ekitaldiak antolatu dituzte ekainaren 14ra bitarte.