Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen duen ekimenak 45. aldia bete du aurten. Guztira, 56 kontzertu antolatu dituzte Bizkaiko hainbat udalerritan; tartean, Mañarian. Koruko musika Bizkai osora zabaltzea da ekimenaren helburu nagusia.
Mañariko Jasokundeko Andra Mari elizak BBK Abesbatzen Kontzertuak ekimenaren barruko emanaldi bat hartuko du zapatuan, 20:00etan. Mañariko Kirikiño, Zornotzako Xuxurlariak eta Ermuko Pispillu abesbatzek parte hartuko dute.