Euskal Jaiak ospatuko dituzte Durangon, datozen bi asteotan. Ekainaren 2tik 19ra bitartean iraungo duen egitarauak askotariko ekintzak batzen ditu, durangar guztiei irekia. Kultura, tradizioa, musika, kirola eta bizikidetza uztartzen dituen egitarau "anitza" osatzeko, Durangoko kolektibo, ikastetxe eta tokiko erakundeen inplikazioa eskertu du Paule Sanchez Kultura eta Euskara zinegotziak.
Guztira 30 ekitaldi jarduera inguru prestatu dituzte: txistu kontzertua, dantza, herri kirolak, tailerrak, artisautza azoka eta Sagardo Eguna egingo dituzte, besteak beste. Euskal Jaiak agurtzeko pilotari eskainitako jardunaldi berezia egingo da.
EUSKAL JAIAK '26
Ekainak 2
- 17:30, 'Loraldia eskola' emankizuna: 'Bidelagunak-7 Kantu' (LH5) eta 'Xabier Amuriza Pastorala', San Agustin kulturgunean.
San Antonio Ikastetxea.
(Gonbidapenak Arte eta Historia Museoan, aforoa bete arte)
Ekainak 3
- 09:15 / 11:00, Umeentzako zinema: 'Superheroien familia' (LH1eko ikasleentzat), Zugaza Zineman.
Kurutziaga Ikastola.
Ekainak 5
- 17:30, 'Auzoko elkarrizketak: Elkarbizitza euskaratik'. Hizkunytza aniztasunaren inguruko gizarte-elkarrizketa, Kurutzesantu Museoan.
Taupa Euskaltzaleen Mugimendua. - 19:30, XV. 'Peter Memoriala' Pilota Txapelketaren finalerdiak, Ezkurdi Jai Alai Pilotalekuan.
Durango Pelotazale Kluba.
Ekainak 6
- 17:30, Buztinezko plater loratuak egiteko tailerra (5 urtetik gora), Otamotzena Auzogunean. Jolas Eguna. Izena ematea ekainaren 2ra bitartean (buztintailerra@gmail.com).
Herria Auzo Elkartea. - 17:30, XXII. Zesta Punta Txapelketaren Finalerdiak, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
Durango Jai Alai Zesta Punta Eskola. - 18:00, Euskal Dantza erakustaldia: Muskildi (Zuberoa) eta Tronperri (Durango), Andra Mariko elizpean.
Tronperri Dantza Taldea. - 20:00, 'Durango Hiria' txistu kontzertua. Rodrigo A. de Santiago Gogoan. Cristalicación C5 (Vanesa Aibar bailaora, Juan Antonio Suárez 'Canito' gitarra jotzailea eta Calde Ramírez, musikoa eta ikus-soinu sortzailea), San Agustin kulturgunean.
Silboberri Txistu Elkartea.
Ekainak 7
- 12:00, Euskal mitologian inspiratutako pista jokoa: 'Irulegiren eskuaren bila, San Fausto auzoko futbito pistan (euria bada, frotoian). Izena emateko ekainaren 2ra bitartean (ihesgelamitologikoa@gmail.com).
- 19:00, 'Sam Gandarias' Migrazioaren Ahotsa kontzertu narratiboa, Plateruenan. XX. mendearen hasierako euskal migrazioaren ahotsa berreskuratzeko ikuskizuna, Simon 'Sam' Gandariasen bertsoetatik abiatuta, Joseba Sarrionandia idazleak We Are Plenty in Here Euzkadin eginak lanean bildutakoak.
Luhartz taldea
Ekainak 10
- 19:30, XV. Peter Memoriala Pilota Txapelketaren Finalerdiak, Ezkurdi Jai Alai Pilotalekuan.
Durango Pelotazale Kluba.
Ekainak 11
- 09:30 / 10:30 / 11:30 , Artzainen herri kirolak (LH6ko ikasleentzat), Ezkurdi plazan (euria bada, Landako Gunean).
San Jose Jesuitak ikastetxea. - 10:00etan Joku tradizionalen topaketa (LH4ko ikasleentzat), Landako kiroldegian.
Landako eskola. - 11:45 / 12:45, Euskal Musika Festa: Oihan Vega, Ezkurdiko kioskoan (euria bada Andra Mariko elizpean).
- 19:00, Euskal Herritik Himalaiara, nola eta norekin mendi dokumentala, Zugaza Zineman. Tasio Martin Elorrieta. Ondoren, solasaldia.
Alpino Tabira Mendizale Taldea.
Ekainak 12
- 18:00, Batukada tailerra, Tabira auzoan. Jolas Eguna. Andra Mariko elizpean.
Tabira Auzo Elkartea. - 19:30, Sugarri fanfarrearekin kalejira (50. urteurrena), Alde Zaharrean.
- 19:30 Bizkaiko Herriarteko Eskupilota Txapelketaren azken fasea, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
Durango Pelotazale Kluba.
Ekainak 13
- 11:00-21:00, Artisau Azoka, Andra Mariko elizpean.
- 12:00, Artisautza erakustaldia: material naturalekin makramean egindako artisautza erakustaldia.
EIXU elkartea. - 11:00, Umeentzako egurrezko jolasak, Murueta Torre auzoan. Jolas Eguna.
Muruetatorre Auzo Elkartea. - 13:00, Kuadrilen Eguna: Kantari Alde Zaharretik. Kazolen prestakuntzaren hasiera.
- 15:00, Kuadrilen bazkaria.
- 17:30-19:00, Kantari, Alde Zaharrean.
- 19:00-22:00 Sakatu elektrotxaranga.
Durangoko Alde Zaharreko Tabernariak. - 16:30, XXII. Zesta Punta Txapelketaren Finalak eta Euskal Pilota Maratoia, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
Durango Jai Alai Zesta Punta Eskola. - 22:00, Bogoroditsie abesbatzaren 30. urteurreneko kontzertu berezia, Uribarriko Andra Mari elizan.
Bogoroditsie Abesbatza.
Ekainak 14
- 12:00-15:00, Sagardo Eguna, Euskal Sagardoa Jatorri deiturarekin. Sagardotegien postuak, janari postuak eta kata gune, Mikel Garaizabalek gidatuta.
Funzak musika taldeak girotuta. - 12:00, Julene Azpeitia Literatur Lehiaketaren sari banaketa. Ipuinak, olerkiak eta bertso-koplak, Arte eta Historia Museoan.
- 12:00, Kalejira eta dantza erakustaldia, kaleetan zehar (Merkatu Plaza, Monagotorre, Pablo Pedro Astarloa, Andra Mari, Joxe Miel Barandiaran, Ezkurdi). Euria da, Jai Alai pilotalekuan.
Jaizale Durangaldeko Txistulari Elkartea, B. Ertzilla Musika Eskolako Txistulariak, Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin dantza taldeak. - 19:00, Tabira Musika Bandaren kontzertua, Andra Mariko elizpean.
Ekainak 19
- 17:00, Pelota Eskolaren ikasturte bukaerako jaialdia, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
- 19:30, XV. Peter Memoriala Pilota Txapelketaren finalak.
1. partida: Pala goma (neskak nagusi mailan)
2. partida: Esku pilota (mutilak kadete mailan)
3. partida: Esku pilota (mutilak nagusi mailan)
Durangoko Pelotazale Kluba.