Tailerra. Izena emateko eajuria@abadiano.eus helbide elektronikora idatzi.
BBK Live Herrian jaialdiko antolatzaileek festibaleko artisten berri eman dute. Hiru agertoki egongo dira Durangon, eta dozena bat talde baino gehiago.
Berbaldia. Virginia Garcia (Aranzadi elkartea).
Udaberriko kontzertua: Mendibil Abesbatza (Mallabia) + Buhaminak Abesbatza (Baiona).
Zornotzan Kantuz egitasmoak bost urteko bidea beteko du barikuan, maiatzak 29. Aurten, nobedade modura, 400 kantu-liburu kaleratu dituzte, eta gitarra jotzaile bik lagunduko dituzte kantuzaleak. Hitzordua, honako hau: Venecia tabernaren parean berotuko dituzte eztarriak, 19:15etan.
Elorriok Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak hartuko ditu maiatzaren 29an eta 30ean. Egun osoko egitaraua izango dute, eta hausnarketarako eta jairako tartea. Bonuak eskuragarri daude, maiatzaren 23ra arte. Gaztetxeetan edo gaztetxeasanblada_topaketak Instagram kontuaren bitartez eskuratu daitezke. Topaketen inguruko xehetasunak eman dituzte Elorrioko gaztetxeko Aitor Larruzea Arbuluk, Atxondoko gaztetxeko Igor Martinez Yebenesek, Durangoko gaztetxeko Xiberu Sanchez Barandallak eta Abadiñoko gaztetxeko Uxue Gorrotxategi Agirrek.