Zornotzako eta Durangoko otxoteek tabernarik taberna girotuko dituzte Zornotzako kaleak

E.H. 2026ko apirilaren 14a

Kanturako grina daukanak hitzordu aproposa du domeka honetan Zornotzan: udalerriko otxoteak eta Durangoko Astarloa otxoteak kalejira egingo dute tabernarik taberna kantuan. Ekitaldia 11:00etan hasiko dute Txiri-txiri tabernan.

Ondoren, kantua eta giro ona zabaltzen jarraituko dute udalerriko kaleetan. Singing Munch, Sukoi, Osasis, Vene's, Lopena, Guria eta Urtza tabernak zeharkatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!