Erakusketaren ardatz nagusiak ura eta mendia dira. "Urarekin lotutako eszenetan itsasontziak, hondartzak, ibaiak edo elurra ageri dira; mendiek, berriz, presentzia sendoa eta pisua transmititzen dute. Paisaia lasai eta ilunabarretako giroari mugimendua emateko, trenak ere agertzen dira lan batzuetan, konposizioari dinamismoa gehituz", azaldu du udalak ohar baten bidez.
Artistaren lan gehiago bere Instagram kontuan ikus daitezke: @rubencioacuarelaeibar.