Iñaki Bermudez musika interpretazioko doktoretza egiten dabil Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean. Nazioartean, ibilbide oparoa egin du bakarlari modura, eta ganbera-musikako hainbat proiektutan dabil buru-belarri. Nazioarteko hainbat lehiaketatan saritua izan da, hala nola Classic Winds International Saxophone sariketan. Bestalde, Armeniako Orkestra Sinfonikoarekin eta Venetoko orkestra filarmonikoarekin esku hartu du.
Yume Takasaki japoniarra lau urterekin hasi zen pianoa jotzen. Tokioko Goi Mailako Musika Eskolan hasi zen ikasten, Japoniako piano-jotzaileen belaunaldi berriko ordezkari esanguratsuenekin. Parisko Kontserbatorioan ikasteko aukera ian zuen, eta ganbera-musikari lotutako masterra egin zuen. Gogo horrek bultzatuta, musika klasikoa txertatzen duten errepertorio garaikideetan parte hartzen du.