Egitasmoa Andra Mariko elizpean egingo dute. Herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena parte hartzeko.
Ez da aurrez izena eman behar. Nahikoa izango da 11:00etarako bertaratzea.
'Tresnak eta natura' izenburupean erakusketa berria martxan dago Mañariko Hontza museoan. 2026ko irailera bitartean egongo da zabalik gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana erdigunean jartzen duen erakusketa.
Arrazolako Amillena Bentan sukaldea kolektibizatzeko tailerrak antolatu dituzte. Hiru tailer daude eta bakoitzean otordu berezi baterako plater bat prestatuko dute. Honak egunak: - Bildotsa saltsan: azaroak 12 (17:30-20:00) edo azaroak 15 (10:00-12:00) - Txipiak bere tintan: azaroak 19 (17:00-20:00) edo azaroak 22 (10:00-12:00) - Pikillo piperrak Shiitakez beteak: azaroak 26 (17:30-20:00) edo azaroak 29 (10:00-12:00)
Txupinazoa Zaldibarko Koralak jaurtiko du azaroaren 28a, 19:00etan. Elkartea bere 80. urteurrena ospatzen dabil aurten.