Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko pailazoen ikuskizuna. Aurretik, 16:30ean, gaztañerrea egingo dute.Ondoren, 'Akelarre: marearen kontra' dokumentala. Txanporta kultur etxean, 18:30ean (gonbidapenak, Errotan eta Mediatekan).
Mahai ingurua: Usue Egia ilustratzailea, Helena Barrenetxea pilotaria eta Paule Sanchez Arieta-Araunabeña Euskara zinegotzia. Ondoren, Aroa Blancok eta Maite Lopezek girotutako visual thinking-a, Usue Egia ilustratzaileagaz.
Hizlariak liburu bilakatuko dira Euskaren Nazioarteko Egunean. Ostean, kafea eta mokadutxoa.
Umorezko bakarrizketa. Ondoren, luntxa, eta Eskatu euskaraz kanpainaren zozketa. Bagaizan euskara elkarteak antolatuta, Euskararen Nazioarteko Egunerako.
'Tresnak eta natura' izenburupean erakusketa berria martxan dago Mañariko Hontza museoan. 2026ko irailera bitartean egongo da zabalik gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana erdigunean jartzen duen erakusketa.