Amaia Egidazu ipuin kontalaria. 3-7 urteko umeentzat.
Berbaldia: 'Desafios y retos de mujeres africanas y afrodescendentes en España' (Hizlariak: Gabriella Nuru, soziologoa, hezitzailea eta militante afrofeminista, eta Anita Hichaicoto Berdintasun Substantiboko teknikaria eta ikertzaile eta idazle feminista afrikarra).
HItzaldia. Hizlaria: Alvaro Peñaranda.
Anderebide elkartea materiala biltzen hasi da Iurretako Elkartasun Azokarako. Azaroaren 28ra bitartean, jostailuak, bitxiak, dekorazio objektuak, sukalderako tresnak... batuko dituzte. Ibarretxe kultur etxean egin daiteke dohaintza, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Iurretako Elkartasun Azokak 11. aldia izango du aurten.
'Tresnak eta natura' izenburupean erakusketa berria martxan dago Mañariko Hontza museoan. 2026ko irailera bitartean egongo da zabalik gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana erdigunean jartzen duen erakusketa.
Azaroan zehar Zornotzako Zelaieta zentroan bi proposamen desberdin ikusi ahalko dira. 'From the inside' erakusketak hamalau gazteren argazkiak erakusten ditu; azaroaren 15era arte egongo da ikusgai; 'Vivir el arte', ostera, Josu Romaña margolariaren lanek osatzen dute; azaroaren 28ra arte egongo da ikusgai.
Arrazolako Amillena Bentan sukaldea kolektibizatzeko tailerrak antolatu dituzte. Hiru tailer daude eta bakoitzean otordu berezi baterako plater bat prestatuko dute. Honak egunak: - Bildotsa saltsan: azaroak 12 (17:30-20:00) edo azaroak 15 (10:00-12:00) - Txipiak bere tintan: azaroak 19 (17:00-20:00) edo azaroak 22 (10:00-12:00) - Pikillo piperrak Shiitakez beteak: azaroak 26 (17:30-20:00) edo azaroak 29 (10:00-12:00)