Anderebide elkartea materiala biltzen hasi da Iurretako Elkartasun Azokarako. Azaroaren 28ra bitartean, jostailuak, bitxiak, dekorazio objektuak, sukalderako tresnak... batuko dituzte. Ibarretxe kultur etxean egin daiteke dohaintza, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Iurretako Elkartasun Azokak 11. aldia izango du aurten.