Uztailaren 13an, domeka, Berrizko San Kristobal Txiki ermitan jaiak ospatuko dituzte.
Hiru asteburuz luzatuko dira aurten Otxandioko jaiak. Jaiei hasiera ofiziala emango dion txupina uztailaren 17an botako dute.
Uztailaren 9tik uztailaren 13ra San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Abadiñoko Mendiola auzoan. Uztailaren 11n doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era. Traña-Matienatik (eskola ondotik) eta Zelaietako eta Andra Mariko autobus geltokitik irtengo dira autobusak, eta, bueltan, leku berean utziko ditu autobusak.
Uztailaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dituzte Larreako jaiak Zornotzan. Publiko guztiarentzako moduko egitaraua programatu dute.