[EGITARAUA]: Indabe, Rebel Noise eta Nevadah Mendiolako San Kristobal jaietan

Anboto 2025eko uztailaren 2a

Artxiboko irudia.

Uztailaren 9tik uztailaren 13ra San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Abadiñoko Mendiola auzoan. Uztailaren 11n doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era. Traña-Matienatik (eskola ondotik) eta Zelaietako eta Andra Mariko autobus geltokitik irtengo dira autobusak, eta, bueltan, leku berean utziko ditu autobusak. 

UZTAILAK 9

  • 18:00 Donien Atxa trikitilariekin
  • 21:00 Berakatz zopa. Ondoren bertsolariak: Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga

UZTAILAK 10

  • 12:00 Meza
  • 12:00 Abadiñoko dantzariak
  • 13:00 Gazta, ogia eta ardoa banatuko dira

UZTAILAK 11

  • 20:30 Parrillada DJ Kool-ek girotua
  • 22:00 Kontzertuak: Indabe, Rebel Noise eta Nevadah

UZTAILAK 12

  • 14:00 Maleta siku
  • 17:00 Asier Kidam magoa
  • 19:00 Tortilla txapelketa
  • 22:00 Luhartz

UZTAILAK 13 

  • 12:00 Alluitz dantza taldea
  • 13:00 Ugasixo eta bolo txapelketa
  • 14:00 Errifen zozketa eta Donien Atxa bota
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!