Musikari dagokionez, ekainaren 20an zuzenekoak eskainiko dituzte Meison eta Garratz taldeek eta DJ Bull-ek. Horrez gainera, ekainaren 21ean Bada Giro taldearen erromeria egongo da.
Urteko egunik luzeena eta gau laburrena, udako solstizioa, ospatuko da astelehen gauean. Durangaldean hainbat hitzordujarri dira San Joan gaua, suak argitutako gau magikoa ospatzeko. Kontsultatu herri bakoitzeko egitaraua hemen.
Ekainaren 20tik ekainaren 24ra bitartean Mallabiko Goita auzoan San Joan jaiak ospatuko dituzte.
Momoitioko San Joan ermitaren inguruak jai giro herrikoiaz beteko dira asteburuan. Garaiko Udalak eta jaiak antolatzeko herri-batzarrak egitaraua ondu dute.