[EGITARAUA] Axpeko San Joan jaiak ate joka daude; ekainaren 20tik 24ra izango dira

Anboto 2025ko eka. 16a, 14:55

Musikari dagokionez, ekainaren 20an zuzenekoak eskainiko dituzte Meison eta Garratz taldeek eta DJ Bull-ek. Horrez gainera, ekainaren 21ean Bada Giro taldearen erromeria egongo da.

Uda sartzearekin batera, Axpen jaietan murgilduko dira San Joan egunera arte. Urtero legez, jaietako unerik berezienetariko bat San Joan bezpera izango da, ekainaren 23a. Iluntzearekin batera piztuko duten suaren berotara batu, eta auzotarrek txokolatea hartuko dute. Aurretik, 17:00etan, umeek Zintzilik Emozioen Laborategiko abentura kirolekin gozatu ahal izango dute. Eta gura duten denentzat saiheski pintxoak egongo dira txosnan.

Musikari dagokionez, ekainaren 20an zuzenekoak eskainiko dituzte Meison eta Garratz taldeek eta DJ Bull-ek. Horrez gainera, ekainaren 21ean Bada Giro taldearen erromeria egongo da.

Aurten Atxondoko Pelota Goxua txapelketa antolatu dute lehenengoz eta finalaurrekoak Axpeko jaien barruan jokatuko dira, jaietako lehen egunean.

Mozorro eguna

Mozorro egunak harrera ona izan du antolatzen hasi zirenetik hona eta urteroko ekimen bihurtu da. Azken hiru urteetan ‘Mexiko’, ‘Andaluzia’ eta ‘turistak Axpen’ izan dira mozorrotzeko gaiak eta aurtengoa honako hau da: Euskal jaiak. Mozorro onenak saria izango du. Egun berean, 21ean, bakailao eta tortilla txapelketak egingo dituzte frontoian.

EKAINAK 20, BARIKUA

17:30 Atxondoko pilota eskolako partidak.
18:30 Atxondoko I. Pelota Goxua Txapelketako finalaurrekoak.
19:30-20:30 Pintxo potea.
20:30 Txopoa jasotzea. Txosnan
bokatak salgai.
22:00 Kontzertuak Meison, Garratz eta DJ Bull taldeekin.

EKAINAK 21, ZAPATUA (MOZORRO EGUNA)

Mozorrotzeko gaia: Euskal Jaiak

  • Goizean zehar bakailao eta patata tortilla txapelketak.
  • 16:30 Erromeria Eingo taldearekin.
  • 17:00 Mus txapelketaren hasiera.
  • 18:30 Bingoa.
  • Ondoren, erromeria: Bada Giro. Bokatak txosnan salgai.

EKAINAK 22, DOMEKA

  • Goizean inguruko artisauen azoka.
  • 11:30 Meza / Misa.
  • 12:30 Andasto dantza taldea. Ondoren, igel txapelketa.
  • 13:00 Mus txapelketaren amaiera. Pintxoak txosnan.

EKAINAK 23, ASTELEHENA (UMEEN EGUNA)

  • 17:00 Zintzilik Emozioen Laborategia (umeen jolasak). Saiheski pintxoak salgai.
  • 21:00 San Joan sua. Ondoren, txokolatea.

EKAINAK 24, MARTITZENA (SAN JOAN EGUNA)

  • 11:30 Meza nagusia. Ondoren, luntxa jubilatuentzat.
  • 17:00 Briska txapelketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!