[EGITARAUA]: San Joan jaiak ospatuko dituzte asteburuan Mallabiko Goita auzoan

Anboto 2025ko eka. 18a, 09:22

Ekainaren 20tik ekainaren 24ra bitartean Mallabiko Goita auzoan San Joan jaiak ospatuko dituzte. 

Ekainak 20, barikua

  • 19:00 Txopoa jaso eta txapliguak bota
  • 21:30 Bertso afaria, bertso zaharrak: Unai Agirre eta Eñaut Agirre anaiekin. Trikitilariek afalostea girotuko dute

Ekainak 21, zapatua

  • 18:00etatik aurrera: Umeentzako jolasak
  • 20:30 Patata tortilla lehiaketa
  • 22:00 Trikitilariak
  • 00:00 DJ Marrazo

Ekainak 22, domeka 

  • 11:00 Meza
  • Meza ondoren, Gazte Alai dantza taldea
  • 17:00 Bolo txapelketa: II. San Joan Sariketa Nagusia. (Auzoko onenarentzat saria: bi jatordu Mallabiko Herriko Tabernaren konture
  • Ondoren, txokolatea

Ekainak 23, astelehena 

  • Iluntzean San Joan sua isiotu eta auzokoentzako afari-merienda

Ekainak 24, San Juan Eguna

  • 18:00 San Joan sobrie prestatzea
  • 19:00 Meza
  • Meza ostean, bertaratzen direnentzako kopau bana
  • Amaitzeko errifen zozketa

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!