[EGITARAUA] Suak argitutako gau magikoa

Anboto 2025ko eka. 20a, 13:06

Urteko egunik luzeena eta gau laburrena, udako solstizioa, ospatuko da astelehen gauean. Durangaldean hainbat hitzordujarri dira San Joan gaua, suak argitutako gau magikoa ospatzeko. Kontsultatu herri bakoitzeko egitaraua hemen.

ABADIÑO (Astolan)

EKAINAREN 23AN

17:00-19:00 Umeen jolasak, Astolan.
17:00-21:00 Artisau Azoka.
18:00 Eskoletako Mendi Erronkako sari banaketa.
20:00 Eusko Labeldun hanburgesak.
20:00-22:00 Dj MO
22:00 San Joan sua.

ATXONDO (AXPE)

EKAINAREN 20AN

17:30 Umeen pilota partidoak. Ondoren, Atxondoko I. Pelota Goxua Txapelketa (finalaurrekoak).
19:30-20:30 Pintxo potea.
20:30 Txopo altxatzea.
22:00 Meison + Garratz + Dj BulL.

EKAINAREN 21EAN (Mozorro Eguna: Euskal Jaiak)

Goizean Bakailao pil-pil eran eta Patata Tortilla txapelketak (aurkezpena, 14:00etan).
Eguerdian Herri bazkaria.
16:30 Eingo taldea.
17:00 Mus txapelketa.
18:30 Bingoa.
Ondoren, Bada giro taldea.
Mozorrorik onenari sari berezia.

EKAINAREN 22AN

Goizean Inguruko artisauen azoka.
11:30 Meza nagusia, Axpen.
12:30 Atxondoko Andasto dantza taldea. Ondoren, igel txapelketa.
13:00 Mus txapelketaren amaiera.

EKAINAREN 23AN

17:00 Umeentzako jolasak.
21:00 Sua piztea. Ondoren, txokolatea.

EKAINAREN 24AN

11:30 Meza nagusia.
Ondoren, Herriko jubilatuentzako luntxa.
17:00 Briska txapelketa.

BERRIZ

EKAINAREN 23AN

20:30 Bokatak eta edaria, Gure Izarrak tabernan.
21:00 Mister Team, Berrizburun.
22:30 San Joan sua.

BERRIZ (Murgoitio auzoan)

EKAINAREN 22AN

12:30 Meza nagusia. Ondoren, San Lorentzo dantza taldeko saioa, eta kopaua.
Jon Mendizabalegaz erromeria.

EKAINAREN 23AN

Iluntzean, Sua, txapligoak eta kanpai hotsak.

EKAINAREN 24AN

12:30 Meza nagusia eta kopaua.

DURANGO (Otamotzena parkean)

EKAINAREN 23AN

11:00-14:00/16:00-18:00  Gaztelu puzgarriak
18:00 Txokolate solidarioa.
18:30 'Azken taupadak' antzerkia.
20:30 Erromintxelak.
22:30 San Joan sua isiotuko da.

ELORRIO

EKAINAREN 23AN

16:30 San Joan ermitara igoera, plazatik.
17:00 Eriz Magoa eta merienda, San Joan ermitan.
21:30 Disfo festa. Gor Super dj-a, kiroldegiaren alboko aparkalekuan.
22:15 Sua, suzko zezenak eta suzko erruberak.

GARAI

EKAINAREN 21EAN


20:30 Donien atxa altxatzea.
21:00 Herri afaria, Momoitioko San Joanen.
Ondoren, Mirari eta Aintzane trikitilariak.

EKAINAREN 22AN

11:00 Meza, Momoitioko San Joanen.
Jarraian, Dantzariak.
14:30 Oilasko paella txapelketa.

EKAINAREN 23AN

Iluntzean, kopaua eta sua piztea, Momoitioko San Joanen.

EKAINAREN 24AN

12:00 Meza. Gero, hamaiketakoa, Momoitioko San Joanen

IURRETA 

EKAINAREN 23AN

18:30 Maiztegiko dantzariak, Aita San Migel plazan.
20:30 Afari herrikoia.
21:30 Erromeria: Zirkiñik Bez.
Iluntzean San Joan sua.
22:45 Bizikleta ibilaldia bidegorrian zehar (5 urtetik gorakoak, kaskoagaz).

MALLABIA 

EKAINAREN 23AN

20:00, San Joan sua piztea, Ansoagako bidegorrian.

MALLABIA (GOITA AUZOAN)

EKAINAREN 20AN

19:00 Txopoa altxatu eta txapligoak.
21:30 Bertso afaria: Unai eta Beñat Agirre. Afalostea trikitilariek girotuko dute.

EKAINAREN 21EAN

18:00 Umeentzako jolasak.
20:30 Patata tortilla lehiaketa.
22:00 Trikitilariak.
Gauerdian, DJ Marrazo.

EKAINAREN 22AN

11:00 Meza, Goitia auzoan.
Ondoren, Gazte Alaiko dantzariak.
17:00 Boletie: II. San Joan Sariketa.
Ondoren, txokolatea.

EKAINAREN 23an

Iluntzean, San Joan sua piztea eta auzokoentzat afari-merienda.

EKAINAREN 24AN

18:00 San Joan sobrea prestatzea.
19:00 Meza. Ondoren, kopaua eta errifen zozketa.

MAÑARIA

EKAINAREN 23AN

18:30 Trikitilariak eta txokolatea.
20:00 San Joan sua isiotzea.

EKAINAREN 24AN

11:00 Meza nagusia, San Joan ermitan. Ondoren, dantzariak.

OTXANDIO

EKAINAREN 23AN

22:00 Herrian zehar prestatutako San Joan suak piztuko dituzte, banan banan. Suaren aurrean dantzatu eta abestu egingo dute, txistulariekin.

ZALDIBAR

EKAINAREN 23AN

21:30 Sua isiotzea, udaletxeko plazan.
22:00 Dantza ikuskizuna

ZORNOTZA

EKAINAREN 23AN

21:00 Udazken txistulari taldeko gaiteroek girotuko dituzte herriko kaleak.
22:30 San Joan sua isiotuko da, Nafarroa aparkalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!