San Pedro Txiki jaiak asteburu honetan ospatuko dituzte. San Kristobal Txikiko jaiak, ostera, uztailaren 14an.
AIDAE elkartearen 30. urteurrena ospatzeko 'Pertsonak' argazki erakusketa jarri dute Zelaieta zentroan; uztailaren 12ra arte egongo da ikusgai. Zelaietako 1. solairuan dago.
Uztailaren 4tik aurrera zer ikusi eta zer gozatu ugari egongo da Zaldibarren. Herritarrek jaiak ospatzeari ekingo diote datorren eguenean, Jose Luis Mendilibar eskertzeko ekitaldia eginda eta gaztetxeko kideek botatako txupina jaurtita.
Mendiolako Jai Batzordeak San Kristobal jaiak antolatu ditu. Uztailaren 9tik 14ra ospatuko dituzte, Auzo Eskolako eremuan. Gaueko autobus zerbitzua egongo da.