[EGITARAUA]: Artisautza azoka, garagardo dastaketa eta rock kontzertuak Mendiolako jaietan

Ekaitz Herrera 2024ko ekainaren 24a

Mendiolako Jai Batzordeak San Kristobal jaiak antolatu ditu. Uztailaren 9tik 14ra ospatuko dituzte, Auzo Eskolako eremuan. Gaueko autobus zerbitzua egongo da.

EGITARAUA

Uztailak 9, martitzena

  • 18:00 Donien Atxa trikitilariekin.
  • 21:00 Berakatz zopa
  • Ondoren, bertsolariak: Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga

Uztailak 10, eguaztena

  • 11:00 Meza
  • 12:00 Abadiñoko dantzariak
  • 13:00 Gazta, ogia eta ardoa banatuko dira

Uztailak 12, barikua

  • 19:30 Garagardo dastaketa, Garai konpainiako kideen eskutik
  • 20:30 Parrillada
  • 22:00 Kontzertuak: Erromintxelak, Garratz eta Baske Street Boys

Uztailak 13, zapatua

  • 14:00 Herri bazkaria
  • Arratsaldean zehar, Eixu artisautza elkartearen azoka
  • 19:00 Tortilla txapelketa
  • 22:00 Luhartz

Uztailak 14, domeka

  • 12:00 Alluitz dantza taldea
  • 13:00 Ugasixo eta bolo txapelketa
  • 14:00 Errifen zozketa eta Donien Atxa botatzea
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!