Gaur irekiko ditu ateak Jaime Vicarioren 'Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza' erakusketak, 18:30ean Durangoko Arte eta Historia museoan egingo den ekitaldian. Vicario 2019an hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Azaroaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
Zornotzako eliza eta ermitak ganbera musika, jazza zein musika barrokoa taularatzeko eszenatoki izango dira zapatu honetatik aurrera. Eleizetan programaren edizio berri hau Zarzuela Errezitalak zabalduko du zapatu honetan bertan.