Umoretik euskal literaturaz gozatu gura dutenentzat irakurraldia. Hitzez eta Ahotsez egitarauaren barruan. (Eguraldi txarra iragarriz gero Plateruena kultur aterpean egingo dute.
Apirilaren 27 tik maiatzaren 7ra San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte Traña-Matienan.
Jose Manuel Rozasen heriotzaren 40. urteurrenean, Berpizkundea erakusketa antolatu dute Durangoko Arte eta Historia museoan. "40 urtetan ez da inoren ahotan egon, hein batean istripuz hil zelako, eta orain bere obrari beste bizitza berri bat ematekotan antolatu dugu 'Berpizkundea' erakusketa", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eta bihartik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 21era arte.
Uztargi.klik elkarteko kideen lanak ikusi ahalko dira erakusketan. Maiatzaren 31 arte egongo da erakusketa ikusgai Zelaietako beheko solairuan.