Musikari oriotarraren kontzertua apirilaren 22an izango da, Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoiean. Sarrerak salgai daude dagoeneko Arte eta Historia museoan; online bidez ere erosi daitezke. Durangoko Orfeoiak ere ikuskizun labur bat eskainiko du.
Jose Manuel Rozasen heriotzaren 40. urteurrenean, Berpizkundea erakusketa antolatu dute Durangoko Arte eta Historia museoan. "40 urtetan ez da inoren ahotan egon, hein batean istripuz hil zelako, eta orain bere obrari beste bizitza berri bat ematekotan antolatu dugu 'Berpizkundea' erakusketa", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eta bihartik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 21era arte.
Durangoko elkarteek kalean egingo dituzte jarduerak, herritarren aurrean eta herritarrekin lankidetzan. Asteburu honetan izango dira ekitaldiak. Kirola, musika, astronomia eta elkartasuna batu dituzte ekitaldietan. Besteak bestek Gerediaga elkarteak Ignacio Ansorena Olazaranen irudiak erakutsi ditu; oraintsu iragarri du elkarteak argazkilariaren familiak 10.000 irudi eman dizkiola dohaintzan.