EGITARAUA
Apirilak 21, barikua
- Garabide elkartea. "Hizkuntza indigenak eta ama lurra zaintzen" erakusketa eta ikus-entzunezkoak Udal Euskaltegian. 18:00etan Beltzean mintzo ikus-entzunezkoa. 19:30etan Mai da bai, eta ez dago ezetzik ikus-entzunezkoa. 20:00etan Argia iluntasunean ikus-entzunezkoa.
- Uztai taldearen klase irekia Landako I kiroldegian (17:00 - 18:30)
- Durangoko Kirol Taldearen klase irekia atletismo pistan (17:00etan, umeentzat. 18:00etan gazte eta helduentzat)
- Bidezabal atletismo taldeko kideek atletismoa egingo dute kalean. 18:30etatik 20:00etara Ibaizabal auzoan.
Apirilak 22, zapatua
- Gerediaga elkarteak argazki zaharren etengabeko proiekzioa eskainiko du Ezkurdin. (11:00-13:00)
- Durangoko orfeoiak entsegu irekia egingo du San Agustin Kulturguneko aretoan (12:00-13:30)
- Vicente Zabala kultur elkarteak mahai informatiboa ipiniko du Andra Marin 12:00etatik 14:00etara.
- Minbiziaren kontrako Bizkaiko elkarteak mahai informatiboa ipiniko du Andra Marin 12:00etatik 14:00etara.
- Asebier elkarteak, gaixotasun arraroen Bizkaiko elkarteak, sentsibilizazio jarduerak eta mahai informatiboa eskainiko ditu Andra Marin 10:00etatik 14:00etara.
- Izarra astronomia elkarteak ate irekien jardunaldiak egingo ditu. Umeentzako egitasmoak eta behatokira bisita. Intxaurrondoko oktogonoan egongo dira 11:00etatik 13:00etara.
- Garabide elkartea. "Hizkuntza indigenak eta ama lurra zaintzen" erakusketa eta ikus-entzunezkoak Udal Euskaltegian. 11:00 - 14:00.
Apirilak 23, domeka
- Eragin formakuntza eta garapen elkarteak bizipen eta soinu terapia tailerra egingo du Landako I kiroldegiko sotoetan (11:30 - 13:30)
- Jaizale elkarteak txistularien kalejira egingo du 12:00etatik aurrera, Alde Zaharretik eta Ezkurditik zehar.
- Bogoroditsie abesbatzak kontzertua eskainiko du Madalenako ermitan 12:30etan.
- Garabide elkartea. "Hizkuntza indigenak eta ama lurra zaintzen" erakusketa eta ikus-entzunezkoak Udal Euskaltegian. 11:00 - 14:00.