Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du Durangon

Anboto 2023ko mar. 22a, 10:40

Musikari oriotarraren kontzertua apirilaren 22an izango da, Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoiean. Sarrerak salgai daude dagoeneko Arte eta Historia museoan; online bidez ere erosi daitezke. Durangoko Orfeoiak ere ikuskizun labur bat eskainiko du. 

2014ean, toki berean, kontzertua eskaini zuela gogoratu du Durangoko Udalak ohar baten bidez. "Garai bateko emanaldi bereziak berreskuratzeko asmoa dugu, eta hau izango da lehena", azaldu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!