Aurten seigarren aldia izango duen Iurretako Beer Azokan artisau garagardoa egiten duten lau garagardoegilek parte hartuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute, 12:00etan hasita.
150 bete dira artista garaitarrak obra Erroman idatzi zuenetik. Orain, Bilboko Koral Elkarteak partitura berreskuratu, argitaratu eta haren interpretazioa grabatu du. Apirilaren 1ean kontzertu berezi bat eskainiko dute Elizabarrin, Zubiaurre anaiak jaio ziren etxearen ondo-ondoan, hain zuzen.
Tabira Musika Bandaren kontzertua, Urtzi Iriondo Olidenen zuzendaritzapean.
Jose Manuel Rozasen heriotzaren 40. urteurrenean, Berpizkundea erakusketa antolatu dute Durangoko Arte eta Historia museoan. "40 urtetan ez da inoren ahotan egon, hein batean istripuz hil zelako, eta orain bere obrari beste bizitza berri bat ematekotan antolatu dugu 'Berpizkundea' erakusketa", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eta bihartik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 21era arte.