Lurdes Herrastik 'errepresioa eta generoa' berbaldia eskainiko du martxoaren 21ean. Berbaldia 19:00etan izango da Iturri Kultur Etxeko (Areto Nagusian).
Erakusketa. Ruben Orozco artista mexikarraren eskultura hiperrealista da erakusketaren ardatza.
Liburutegiak antolaturiko ekimen baten emaitza den erakusketa. Bertan hitzak eta irudiak uztartuko dituzte, aukeratutako abestien bidez (euskarazkoak bakarrik), eta kaligramak osatu beharko dituzte parte hartzaileek.
Laumunarrieta elkarteak Elorrioko Udalaren laguntzarekin antolatu du egitaraua.
Oroimen ekitaldia Gerediagak eta Kriskitin Dantza Taldea egingo dute, Martxoaren 31n, 19:30etan.